viernes, 15 de febrero de 2013

Aitor frankoren espetxeratzea bideoan

Hemen duzue Oarsobidasoako Hitzak eginiko bideo txukuna Aitor Franko gazte Oreretarra espetxeratzearen arira egindako elkarretaratzeaz:

jueves, 14 de febrero de 2013

ELKARTASUN AFARIA

Hilabete hauetan zehar izandako gastuak kubritu eta elkartasun kanpaina honi amaiera txukun bat emateko elkartasun afari bat antolatu dugu Otsailak 23an.
Gaueko 21:30ean Landare tabernan izango du hasiera eta menu txukuna prestatu dugu sabelak ondo betetzeko. Animatu eta zatoz!

Afariko sarrerak Landaren bertan egongo dira salgai 20€-tan!

miércoles, 13 de febrero de 2013

12ko manifako eta Martuteneko kontzentrako prentsako loturak

Hona hemen Otsailak 12 eta 13an Aitor Franko espetxean aurkeztu behar zela eta eginiko mobilizazioen loturak prentsan:

Topatu:
http://topatu.info/txalo-artean-aurkeztu-da-martuteneko-espetxean-aitor-franco/
Hitza:
http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/02/13/txalo-artean-sartu-da-espetxean-aitor-franco/
http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/02/12/dozenaka-lagunen-berotasuna-jaso-dute-alberdi-eta-francok/
Naiz:
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130213/aitor-franco-gazteak-bere-burua-espetxean-aurkeztu-du



Eutsi gogor Aitor!

Aitor Franco espetxeratua izan da herritarren babespean

Atzo Oreretan manifestazioa egin ondoren, Martutenera martxa abiatu da gaur goizean. Izan ere, gaur zuen Aitor Francok bere burua espetxean aurkezteko azkeneko eguna.
11:30ean hasi da espetxe parean kontzentrazioa eta bertan euskal gazteriaren aldeko eta errepresioaren aurkako ohiuak gailendu dira. 12:00ak arte bertan egon ostean, Aitor espetxeko sarrerara hurbildu da abokatuarekin batera, eta ingurukoak agurtuta, herritarren haserrearekin batera espetxera joan da.

martes, 12 de febrero de 2013

Bi gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa


Gaur, asteartea, manifestazio jendetsua burutu dugu Oreretako kaleetatik barrena, beste behin ere euskal jendarteak eskubide zibil eta politikoak errespetatuak egotea ezinbestekoa dela argi utziz. 
Oreretako Aitor Franko gazteak bere burua aurkeztu beharko du bihar eguardian Martuteneko espetxean! 
Ez dugu kasu isolatu bakarra, Euskal Herrian hamarnaka dira oraindik ere egoera hau bizi duten gazteak eta Eleak mugimenduak argi utzi du eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan arte borrokan jarraituko dugula. 


Beraz bihar, 11:30ean GERTURATU GAITEZEN DENOK ELKARTASUNA ADIERAZTERA ESPETXEAREN SARRERARA!


viernes, 8 de febrero de 2013

Aitor Frankori elkarrizketa Hitzan


 Asteazkenean aurkeztuko du Aitor Francok (Errenteria-Orereta, 1988) bere burua Martuteneko espetxean, Auzitegi Gorenaren sententzia dela eta, eta sei urte eta sei hilabeteko espetxealdiari aurre egin beharko dio.

Elkarrizketa osoa:   http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/02/08/aitor-franco-lan-politikoa-egiteagatik-nire-gaztetasunaren-sei-urte-lapurtu-dizkidate/

jueves, 7 de febrero de 2013

Oreretako Bilduk bat egin du astearteko manifestazioarekin

Eleak mugimenduak Errenteria-Oreretako bi gazte espetxeratuko dituztela eta, manifestazioa deitu du astearterako, eta EH Bilduk ere bat egin du. EH Bilduk gogorarazi duenez, dagoeneko hiru gazte espetxeratu dituzte sei eta sei urte eta erdiko espetxe zigorrarekin, eta laster beste bi gazte espetxeratuko dituzte
...
Info +: Oarsobidasoako hitza
http://oarsobidasoa.hitza.info/2013/02/07/oreretako-bilduk-bat-egin-du-eleak-ek-deitutako-manifestazioarekin/