martes, 5 de julio de 2011

oarsoaldean gazte 1+ez! EGUNA OIARTZUNEN

Uztailaren 16an egingo den Gazte 1+ez! egunaren aurkezpena egin zuten oiartzunen.
Eguna bera, herrien arteko herri kirolekin hasiko da. Taldekideek gazte1+ez! kamiseta eramango dute eta koloretako zapiek bereiziko dituzte. Parte hartu nahi duenak bere herriko ohiko lekuetan galde dezala.
Herri kirolen ostean,  bazkari goxoa izango da plazan bertan 12 euroren truk.Txartelak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dituzue.
Bazkalostean, poteoa izango da oiartzunen barrena eta egunari bukaera emateko kontzertuak izango dira gaztetxean. Besteak beste, ekintza zuzena, pixontzis eta estricalla izango dira entzungai. Egunean zehar txozna egongo da herriko plazan.Besterik gabe, bertaratzea  animatzen zaituztegu elkartasunez gozatzeko



No hay comentarios:

Publicar un comentario