lunes, 16 de enero de 2012

Epaileak 11 gazte absolbitu eta beste 6ri 6na urteko espetxe zigorra ezarri die


 Euskal Herria momentu historikoa ari da bizitzen, eta horren lekuko da egungo testuinguru politikoa. Euskal Herritik gatazkaren konponbiderako urratsak ematen ari garen honetan baina, estatuek errepresioaren, epaiketa politikoen eta kartzelaren estrategia bere horretan mantentzen dute.
2008an atxilotu gintuzten 16 gazte Oarsoaldeko  gazteon aurkako sarekadan. Torturapean eskuratutako autoinkulpazioak oinarri hartuta epaitu gintuzten pasa den urteko uztailan. Gaur, epaiketa horren sententzia kaleratu du Audientzia Nazionalak.
Hamar auzipetu absolbitu eta gutako seiri sei urteko espetxe zigorra ezarri digute Euskal Herriarekiko erakutsitako konpromisoarengatik, eremu ezberdinetan egindako lan politikoagatik.


Gaurkoa baina, ez da kasu isolatu bat izan. 2009az geroztik 100 gazte baino gehiago izan dira atxilotuak eta espetxeratuak. Hauetako askok torturak salatu dituzte.
Inongo zilegitasunik ez duen sententzia honi erantzuteko hainbat mobilizazio deitu ditugu datozen egunetarako:
-          Osteguna, hilak 19, MOBILIZAZIOAK IKASTETXEETAN.
-          Ostirala, hilak 20, 20:30ean Herriko Plazan GUNE ASKEA-ri hasiera (akanpada).
-          Larunbata, hilak 21, 12:00etan Lartzabalgo biribilgunean ELKARRETARATZEA.
-          Igandea, hilak 22, 12:00etan Oiartzungo anbulatoriotik Arenalera MANIFESTAZIOA.


BERRIA  GARA  HITZA ZINTZILIK  ORERETAKOGA.INFO  TOPATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario