Gutuna: Irakurri nahi duenari
2008ko apirilaren 18an sartu ziren gure etxeetan eta gauez, inpunitate osoz,
eraman zizkiguten seme-alabak, zeinengatik bizitza pentsatu gabe emango
baikenuke. Euskal Herriko preso politikoen zerrenda luzea osatzera joango diren
Oreretako gazteen gurasoak gara.
Zer egin dute gure gazteek? Gazte independentista euskaldunak izatea da beraien delitua. Eta honek guztiak 6 urteko kartzela zigorra ekarri die. Sasi-epaiketek, legez kanpo uzteak, atxiloketek, gazteriaren kriminalizazioak eta, oro har, giza eskubideen urraketek ez dute inolako lekurik bizi dugun unean, baina ia egunero gertatzen ari dira tamalez. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin bat, eta gure seme-alaben alde egin duen jende guztiari, ematen digun baldintzarik gabeko laguntzagatik.
Era berean, gauza hauek ezin direla gertatu eta, gertatu badira, zerbaitengatik izan dela pentsatzen duten kontzientziak piztu nahi ditugu. Jakin bezate gure seme-alabek, suminduta, ezinean eta goibel bagaude ere, oso harro gaudela egunero erakusten diguten duintasunagatik zer nolako pertsonak diren agertzen digutelako, langileak, beti laguntzeko prest, herria maite dutenak, beren ondorio eta guzti irribarrea beti ahoan.
Horregatik guztiagatik jakin ezazue zuekin egon garela, gaudela eta egongo garela datorrena datorrela. Mila esker zaretenak zaretelako eta bihotz-bihotzez muxu bana!
Gora euskal gazteria libre eta legala! Eta ez ahaztu, Gure Etxeko Atea Zabalik Dute.
Maribel Luz. Oreretako gurasoen izenean

No hay comentarios:
Publicar un comentario