Astelehen iluntzean
Gipuzkoako EGIko kideekin bildu ginen euren Donostiako egoitzan. Gure
egoeraren berri eman genien; 2008tik hasita gaur egun arte
gertatutako guztiaren berri, hain zuzen. Bestalde, abiatu berri dugun
harreman biraren nondik norakoak azaldu genizkien eta horrekin
batera, baita eskaera zehatza luzatu ere: euren egituran bilera honen
edukiak lantzea. Adostasuna azaldu zuten eta aurrerago hitz
egindakoaren berri emango zigutela esan zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario