Aitortu behar dugu 2008. urtea urrun gelditzen dela gure gogoan. Zer egiten
ari ginen gu urte hartan?
Ariketa hori egiten hasita zehaztasunez ezer gutxi koka dezakegula ohartzen gara. Ez al da lehenaldia nebulosa batean bihurtzen geure oroimenean mugarririk ez dagoenean? Mugarririk gabeko historia ez da historia, istorio soil batean gelditzen den pasartea baizik.
Ariketa hori egiten hasita zehaztasunez ezer gutxi koka dezakegula ohartzen gara. Ez al da lehenaldia nebulosa batean bihurtzen geure oroimenean mugarririk ez dagoenean? Mugarririk gabeko historia ez da historia, istorio soil batean gelditzen den pasartea baizik.
Tamalez herri honek oroitzan gordetzen dituen mugarri asko daude; eta
mugarri horiek ere gazteenen oroitzan mugi ezinak diren zutarri pisutsuak
daude. Beste behin ere 2008a geure oroitzara ekarri digute, beste garai
batzuetako hodei ilunen itzalean gelditu gara; beste behin ere Euskal Herriko 6
gazte espetxeratzeko arriskuan daude, Oarsoaldekoak hain zuzen ere, bere
militantzia praktikara eramaten zuten erakundeari 2007an epaile batzuek
terrorista etiketa jartzea erabaki zutelako.
Gaur 2012ko azkeneko hilabeteetan, itzalen mundutik ateratzen ikasten ari
garen honetan, agertoki berri baten lanketan dihardutenean eragile askok,
gazteen erabilera lazgarria bizitzen ari gara gatazkaren luzamenduarekin
probetxua atera dezaketenen eskutik.
Badakigu hau ez dela azkena izango, oraindik luze joko duen gazte
auziperatuen zerrenda dugu mahai gainean. Izen abizenekin, senide-lagun eta
inguruko jendearekin. Oraindik ez da amatatu kolpatua izan behar duenaren
beldurra. 2008ko Maitanek, 2009ko Nahaiak eta 2010ko Aitziberrek beraien ordua
noiz helduko den itxoiten daude, berriz ere noiz kolpatuak izango diren itxoiten
ari dira: sasijustizia eta demokrazia korrupto baten eskuetan dauden gazteak
dira. Beraien biziaren norabidearen etena determinatuko duten epaiaren zain
daude. Noiz arte?
Kezkagarria da oso 2007tik aurrera 200 gazteetatik gora ziega ilunetatik
pasa izana; kezkagarriak dira tortura salaketak; adierazgarria da ere
akusazioetan azaltzen diren frogen konsistentzia eza. Baina are
adierazgarriagoa da kolpatuak izan diren eta izango diren pertsona hauek
normalkuntza politikoko prozesuan positiboki gehitzen dituzten ekarpenak,
indarrak eta animoak. Eta beste alde batera begiratzen duena, errealitate honi
bizkarra ematen diona, ez da gizalegez jokatzen ari, argi eta garbi.
Behin eta berriro mintzo izan gara Gazte Abertzaleaketik gatazka honen
barnean gazteen estigmatizazioa kontutan hartu behar den faktorea dela;
biktimen aitortzan ere gazte hauen kontakizuna aintzat hartu beharko dela. Modu
berean ere gazte erakundeen legeztapena eskatu dugu eta ez da fundamentu gabeko
eskaria: legezkanpo dauden erakundeetako kideak izatea egotzita, gazteak
epaitegietatik pasatzen jarraitzen dute. Beste garai batzuetan ezarritako
mendekua, 2012ko markoan bizi dugu. Eta normalizazio prozesu batean mendeku
politiken jarraipena, nahiz eta pasiboa izan -lehenaldian irekitako epai prozesuen
menpe egon- zauriak irekitzeko eta amorrua handitzeko besterik balio ez duen
lanabesa da. Perbersoa.
Espiral honetan murgilduta, kanpoan gauden aktore gisa, hausnarketa hau
plazaratu nahi izan dugu orainaldian gertatzen ari diren kausak eta
zirkunstantziak direlako. Oroitzaren presentzia hain garrantzitsua den honetan
geure buruei mugarri batzuk jarri behar dizkiogu: gatazka bere osotasunean
erreparatzeko gazteen elementua kontutan hartzea oso garrantzitsua deritzogu.
Eta zintzoki espero dugu zehaztu- gabeko datan deituko zaigun
prentsaurrekoan irribarrez azaltzeko aukera izatea, gazte 1 + ez dutelako ziega
hotz batean sartuko iragartzean.
Maider Carrere eta Haritz Perez
Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia eta
Antolakuntza Idazkaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario