Eleak mugimenduak espetxeratzear diren Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuen egoera salatzeko asmoz martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dago ekimena geroz eta jende eta talde gehiagoren atxikimendua lortzen ari da, eta bat egiten azkena Ikasle Abertzaleak izan da.
Taldeak mobilizazioa eta auzipetuei babesa ematea ezinbestekotzat jo ditu. Gaineratu duenez, “behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela eta ez terroristak, eta ideia batzuengatik espetxeratzea lotsagarria iruditzen zaigula”. Horrez gain, Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politika ez duela ulertzen esan du, eta eraso berri horri ahalik eta erantzun sendoena eman behar zaiola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario