domingo, 11 de noviembre de 2012
LABek elkartasuna adierazi die gazteei
Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Ateak Zabalik Daude kanpainarekin bat egin du LAB sindikatuak, eta elkartasuna adierazi die espetxerako arriskuan diren Errenteria-Oreretako sei gazteei. Egungo testuinguru politikoan “guztiz zentzugabea” iritzi diote “jarduera politikoa kriminalizatu eta zigortzea”.
LABen arabera, “aldaketa soziala eta politika benetako beharra dira langileentzat”, eta zentzu horretan, gazteen inplikazioa ezinbestekotzat jo du, “iraultza orororen motore direlako”. Sindikatuak gaineratu du “gazteria, gazteria konprometitua, gazteria antolatua eredu baten eraikuntzaren ezinbesteko osagarria” dela, eta ildo horretatik, gazte auzipetuek egindako lana goraipatu du.
Espainiako nahiz Frantziako estatuei, berriz, “errepresio bideak atzean utzi eta Euskal Herrian agertoki demokratiko bat lortzeko deia” egin die.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario