2008. urtean hasi zen Oarsoaldeko gazteon amets gaiztoa. Orain, lau urte pasa ostean, amets gaizto honetatik ezin gara esnatu.
Oreretako sei gazte edozein momentuan espetxeratuak izateko arriskuan daude beren lan politikoagatik. Gazte antolakunde bateko kide izatea egotzita sei urte eta sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diete, eta Espainiako eta Frantziako
estatuen sasi-demokraziek eskubide zibil eta politikoak urratuta daudela argi utzi digute.
Gazte hauek aske izateagatik dira epaituak! Beste bizitza eredu bat amesteagatik nahi dituzte espetxeratu. Egunerokotasunean elkarrekin gazte problematikari irtenbideak eman nahian lanean dihardugu, eta horregatik argi eta ozen diogu gazteak garela eta ez terroristak! Lujan, Franko, Kuki, Pastor, Anza eta Jon Aitor, jakin dezazuela gazteon ateak zabalik dituzuela. Besarkadarik beroena guztiei eta eskubide zibil eta politikoak onartuak izan arte borrokan jarraituko dugu!
Ekain Mujika eta Alaia Buceta. Oreretako Gazte Asanblada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario