"SER JOVEN Y NO REVOLUCIONARIO ES UNA CONTRADICCIÓN
HASTA BIOLÓGICA" (Salvador Allende)
Ateak zabalik, ateak itxita
Gure etxeko atea zabalik dute Oreretako sei gazte auziperatuek, euskal
gazte iraultzaileek, Gazako palestinarrek, jatorrizko herriek, gose
greban dauden preso politiko kurdoek, Saharako emakumeek, langile
zapalduek eta hizkuntza gutxituek. Atea zabalik dute beren herriaren
askatasun borrokan tinko dirauten horiek eta herrien munduan sinesten
dutenek. Atea irekitzen diegu, gurean bezala, munduko beste herrietan
ere kriminalizatzen diren ideia eta eskubide zibil eta politikoei.
Gure etxeko atea ez diegu, ordea, inoiz irekiko estatu zapaltzaileei;
estatu patriarkal, xenofobo, inperialista eta kapitalistei. Giza
eskubideak zapaldu eta diruaren usainaz soilik mugitzen diren horiei.
Gaztea eta ez iraultzailea izatea kontraesan biologikoa ere omen da.
Ez gaitezen kontraesanetan erori eta izan gaitezen gai munduko edozein
lekutan edozein pertsonak jasaten duen edozein bidegabekeria sakonki
sentitzeko; hori baita iraultzaileen kualitaterik ederrena, Chek zioen
bezala.
Aurrera gazteak!
--
Oarsoaldeko Askapena
miércoles, 28 de noviembre de 2012
Oarsoaldeko askapenaren elkartasun gutuna
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario