Abenduak 27an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arenalean ATXILOTZEKO ARRISKU LARRIAN dauden Oreretako 5 gazteei gure babes eta elkartasuna adierazteko gunea izango dugu. Bertan, panel informatiboak, bideo emanaldia, Gazte Murala eta pintxo potea izango ditugu, eta guzti hau Bad Sound System taldearen doinuekin lagunduta!
Gazteok eskubideen urraketa hauen aurrean elkartu, antolatu eta kolektibo gisa egoera honi erantzun garbia eman behar diogu! Epaiketa politikorik ez dugu onartuko! Euskal Herriko gazteria pakean utzi dezatela!! Euskal gazteri libre eta legala exijitzen dugula!!!
Horregatik, gaurkoan gure etxeko ateak zabalik ditugula helarazi nahi diegu gure herriko 5 lagunei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario