ELEAK mugimenduak, gazte auziperatuak atzean zituela, elkartasuna adierazi nahi izan die Oarsoaldeko gazteei.
Prentsaurreko mahai-kideak, Agirre Lehendakari Plaza.
Abenduaren 18an Auzitegi Gorenaren erabakia ezagutu zen: 6 urte eta 6 urte eta erdi bitarteko espetxe zigorra ezarri diete SEGIko kide izatea egotzita, Xabier Lujanbio, Aitor Franco, Maitane Linazasaro, Arkaitz Anza eta Ion Aitor Alberdiri; bitartean, Iosu Arruabarrena absolbitua izan da.
2008an hasi zen amets gaiztoa; Polizia Nazionalak, Oarsoaldeko gazteen kontrako sarekadarekin. Hurrengo
5 egunetan inkomunikatuta egon ziren, eta tratu txar fisikoak, psikologikoak eta sexualak jasan behar izan zituzten. Honekin batera, bidegabeko epaiketa eta sententzia jasan behar izan zituzten.
2006tik 2010era bitarte, antzeko egoerak gertatu dira. Ehundaka gazte atxilotu dituzte Euskal Herri osoan zehar. "Egun, atxilotuetako 109 epaiketaren edo epai irmoaren zain daude. 82 kartzelaratu egin zituzten eta gehienetan inkomunikazio aldian tratu txarren itzala presente egon da", gehitu zuen prentsaurrekoa eman zuen ELEAK mugimenduko kideak.
Amaitzeko, eskerrak eman dizkiete "Gure etxeko atea zabalik dute!" kanpainian parte hartu duten hogeita hamar eragileei, horien artean, Ezker Abertzaleak, EAk, Aralar, Ezker Anitzak, Mujika Taldeak Gazte Abertzaleek eta Bai Euskal Herriari. Eta azkenik, prentsaurrekoa txalo zaparrada batekin bukatu dela aipatzea.
Gora euskal gazteria libre eta legala! Eutsi gazteak!!!
Gazte auziperatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario