jueves, 3 de enero de 2013

Elkartasun Gunea ostiralean!



Joan den Ostegunean Oreretako Gazte Asanbladak antolaturiko elkartasun guneari  jarraipena emateko asmoz, Eleak mugimenduak berriro ere gune hau martxan jarriko du. Kasu honetan Urtarrilaren 4ean, ostirala, arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara izango da Xenpelarren (Foru Plaza). Bertan aurreko guneko zenbait gauzez gain, (bideoak, elkartasun panela, pintxoak) herriko muxikoak, bertsolariak eta abeslariak ere izango ditugu. Baina hau ez da hemen geratzen eta hurrengo asteetan ere jarraituko du ekimen honek. Beraz Animatu eta heman zure babesa oreretako gazteei!

Gure etxeko atea zabalik dute!

No hay comentarios:

Publicar un comentario