Eguerdirako jendez bete da Donostiako Bulebar ingurua. Segi gazte antolakundean lan politikoa egiteagatik terrorista izendatu eta seina urteko espetxe zigorra ezarri dieten bost gazte oreretarren alde batu dira bertara. Eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak mugimenduak deitutako manifestaziora. “Gazte izatea ez da delitua” edota “Gazteak dira, ez terroristak” bezalako oihuak gailendu dira amaitu ere Bulebarrean egin den mobilizazioan.Senideek, lagunek, gertukoek, eta gainerako kideek babestuta kateatu dira Maria Cristina hotelera hiru gazteak. Ertzaintzak bertan atxilotu ditu, baina, Eleak mugimenduko kideek jakinarazi dute, eskubide zibil eta politikoen aldeko bidean kateatuta jarraitu behar dela.
Protesta amaitzear zela, duela aste batzuk euren egoera salatzeko ezkutatzeko erabakia hartu zuten Arkaitz Anza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbio batu dira manifestaziora, parte hartzen ari zen jendearen oihu eta txalo artean. Ondoren, kioskoan hartu du hitza Linazasorok, eta eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei. Atxiloketa edozein unetan etor zitekeela eta, lasaitasuna eskatu dio jendeari.
Manifestazioaren ondoren hiru gazteei babesa ematen jarritzeko deia egin dute antoatzaileek, eta Alde Zaharrera jo du jendeak. Bertatik, aldarrikapen oihu artean jo dute Maria Cristina hotelera guztiek, eta salaketa modura hotelera kateatu dira Anza, Linazasoro eta Lujanbio. Pixkanaka inguruko jende guztia eseri da kateatuta zeudenen inguruan Ertzaintza etorri denera arte. Ondoren, ertzainek kateak apurtu eta eraman egin dituzte hiru gazteak, jendearen animo eta elkartasun oihu artean.
Txerra Bolinaga Eleak mugimenduko kideak adierazi du hiru oreretarrak gatibu hartu badituzte ere, oraindik ez dela borroka amaitu eta halako kasu asko geratzen direnez, eskubide zibil eta politikoen aldeko bidea egiten jarraitu behar dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario