domingo, 27 de enero de 2013

OTSAILAREN 2an OARSOALDEKO GAZTEOK MARTUTENERA!

Oarsoaldeko Gazte Mugimenduak elkartasun martxa antolatu dugu Martuteneko espetxera otsailaren 2an. Bertan, espetxeratuak aurkitzen diren Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro eta Arkaitz Anazari elkartasuna adierazteaz gain, edozein unetan espetxeratuak izango diren Aitor Franco, Jon Aitor Alberdi eta gainontzeko gazte guztien egoera ere salatzea dugu helburu.

Izan ere, Oreretako gazte hauek bizitzen ari diren egoera ez da kasu isolatu bat. Euskal Herrian oraindik, hamarnaka dira epaiketa, sententzia edota jazarpenari aurre egin behar dioten gazteak eta horren adibiderik argiena Donostiako Ekaitz Ibero espetxeratzeko zain egotearena dugu. Gainera, Burlatako gazteak otsailean dute epaiketa, Donostiako gazteak otsailean dute sententzia eta Bilboko EHUko 13 ikaslek ere aste honetan izan dute epaiketa.
Hau ikusita, Oarsoaldeko gazteok argi dugu eraso guzti hauek gu izutzeko direla. Gazteok egiten dugun lan politikoagatik epaitzen gaituztela, eta hortaz eskubide zibil eta politikoak urratzen dizkigutela. Horregatik jarraituko dugu gazteon aurkako eraso guztiak salatzen eta horregatik joango gara Martutenera otsailaren 2an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario