martes, 19 de julio de 2011

2.eguneko kronika


Oarsoaldeko  17 gazteren kontrako epaiketaren bigarren saioa burutu da gaur, asteartea, uztailaren 19an. Atzo deklaratu zuten 5 gazteren ondotik, gainerako auzipetu guztiek deklaratu dute gaurko saioan; gainerako 12 gazteek, beraz. Eta guztiek ukatu dituzte haien aurkako akusazioak.
   Imanol Sagarzazuren kasuan, hain zuzen, absolbituta gelditu da, deklaratu ondoren, fiskalak nahiz akusazio partikularrak haren kontrako akusazioak bertan behera utzi ondoren. Hala, Sagarzazuri aretoa uzteko baimena eman dio epaileak.
   Horrenbestez, gaur ere deklaratu dute atzo arratsaldean Oreretan atxiloturiko Oihana Mujikak, Iker Zabalak eta Egoitz Urbek, eta epaimahaiak gainerako auzipetuekin batera epaitzea erabaki du. Fiskalak, halaber, hiru auzipetuen behin-behineko espetxeraketa eskatu du, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta; defentsa, berriz, neurri horren kontra agertu da, nabarmenduz atzo bertan aski frogatuta gelditu zela hirurek ez dutela ihes egiteko inolako asmorik. Epaimahaiak, azkenean, fiskalaren eskaerari bide eman eta hirurak behin-behinean espetxeratzeko agindu du, epaiketak iraun bitartean. Soto del Real kartzelan sartu dituzte, hain zuzen.
   Epaiketak bihar izango du segida, 10:00etatik aurrera, Espainiako polizien deklarazioekin. Printzipioz, 18 polizik deklaratuko dute, auzipetuen atxiloketetan parte hartu zutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario