lunes, 18 de julio de 2011

madrildik Gazte1+ez!


Gaur goizean Madrilen epaitzen hasi diren Oarsoaldeko 13 gazteok gure erabateko babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu epaiketara agertu ez diren beste hiru auzipetuei.
   Lerroon bitartez, hain justu, azpimarratu nahi dugu bat egiten dugula gure hiru lagun auzipetuek egindako irakurketarekin, gaur goizean Oreretan bertan egindako agerraldian publiko egin dutena. Handik eta hemendik, Euskal Herritik nahiz Madrildik, batera ari gara jotzen gure aurkako auzi honetan. Eta, bateratasun horren adierazle, lerro hauekin batera, aretoaren kanpoaldean ateratako argazkia igortzen dizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario