lunes, 18 de julio de 2011

epaiketaren lehen saioa

 
 Epaiketaren kronikari helduta, azpimarratu beharra dago lehen saioa burutu dela gaur. Ordu eta erdiko atzerapenarekin hasi da epaiketa, eta auzipetuon abokatuek epaiketa bertan behera gelditzea eskatu dute, 17 auzipetuak batera epai zitzatela eskatuz. Tribunalak, ordea, ez du eskaera aintzat hartu, saioari ekitea erabakiz.
   Hala, gaurko saioan, denera, bost auzipetuk deklaratu dute: Xabier Lujanbiok, Haizea Iriartek, Beñat Burladak, Jon Aitor Alberdik eta Iosu Arruabarrenak, hain justu. Atxiloketa unean egindako deklarazio polizialak ukatu dituzte bostek, eta, halaber, jasandako tratu txarrak nabarmendu eta salatu.
  Epaimahaiak aditzera eman duenez, bihar, etzi eta datorren astean izango du segida epaiketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario