Ezker Abertzaleko gazteekin ere izan gara eta bizitzen ari garen momentuaz hausnartu dugu elkarrekin: bai egoera sozialaz eta baita politikoaz ere. Atera dugun ondorioa garbia izan da: gazteok egoera honen aurrean dugun erantzukizuna. Gure ekarpena ezinbestekoa da egoera aldatzea nahi badugu; antolatuz borrokatzearen garrantzia azpimarratu dugu elkarrizketan. Izan ere, egoera iraultzeko ezinbestekoa da antolatuta borrokatzea. Ildo beretik, eurek herriz herri garatzen ari diren Prozesu Eratzailearen berri eman digute; eurek ere Euskal Herria berria ezagutu nahi badugu lanean jarraitu beharra dagoela uste dute. Esan dezakegu, beraz, euren etxeko ateak parez pare ireki dizkigutela; behar dugunean, behar dugunerako. Borrokatuz gero, lortuko dugulako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario