Gaur goizean Ikasle Abertzaleak-eko kideekin bildu gara Ibaetako kanpusean eta bizi dugun egoeraren berri eman diegu. Babes osoa helarazi eta haien etxeko ateak zabalik ditugula adierazi digute. Euskal Herriko ikasleriari gure egoeraren berri emateko konpromisoa hartu dute; baita ELEAk mugimenduak atxiloketa eman osterako deitu duen prentsaurrekoan parte hartzekoa ere. Horrez gain, egoera salatzeko eta babesa adierazteko eskualdeko ikastetxeetan dinamika ezberdinak jarri dituzte martxan azken egunotan. IAren esanetan, gazteriaren aurkako kriminalizazioarekin amaitu beharra dago, onartezina da lan politikoagatik gazte gehiago espetxeratzea. Eskubide zibil eta politikoen aldeko lanketa muturreraino eramateko prest daudela adierazi dute, gure kasua bezalakoak gehiago errepika ez daitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario