miércoles, 7 de noviembre de 2012

GAZTE ABERTZALEAK: "Gure etxeko atea zabalik dute!"

Gaur goizean Gazte Abertzaleak-eko kideekin egin dugu harremana. Gure egoera zein den azaltzeaz gain, herrian abiatu dugun kanpainaren berri ere eman diegu. Euren etxeko ateak zabaltzeaz batera hainbat konpromiso hartu dute: sententziaren hurrengo egunean egingo den prentsaurrekoan euren presentzia bermatuko dutela, esate baterako. Honez gain, euren erakundeko gazte nahiz helduei gure egoera azaltzeko konpromiso irmoa erakutsi dute; bestalde, euren esku dagoena egingo dutela Euskal Herriko gazteon eskubide zibil eta politikoak bermatuak izan arte. Bilera laburra izan bada ere, euren aldetik jaso dugun elkartasuna positiboa bezain mamitsua izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario