miércoles, 12 de diciembre de 2012

Amalurraren defentsan, espetxeak apurtu!


Oreretako AHT-aren aurkako taldeak eginiko gutuna:
AMALURRAREN DEFENTSAN,EXPETXEAK APURTU

Abiadura Haundiko Trena Euskal Herriko mendi eta basoetan txikizioa sortzen ari dena, Pasaiako Superportuak gure Jaizkebel mendian eta itsasoan eragingo duena, Olabarrian (Irun) disenatutako zentral termikoak atmosferan,erreketan,
mendian etbar eragingo duena edo hirigintza basatiak eta espekulatiboak berez eragiten duena, nola edo ahala beti Amalurrak pairatu behar izaten dituen kriston eraso bortitzak dira, baina kasu honetan Oreretako sei gazte konpromitituak gure mendiak eta bailarak bezala arrisku bizian izango dira, zergatik? Amalurra bere osotasunean defentsatzeagatik, hau da, herriak berez dituen balorerekin kopromiso bat izateagatik, gaztea izateagatik eta batez ere kapitalismoak berez dituen balore horien aurka disidenteak izateagatik.
Amalurrari buruz hitz egiterakoan pertsonetaz ahazten bagara hanka sartze izugarri baten aurrean egongo ginateke . Guretzat sistema polítiko honek erresistentzia guztien aurka zitalki erantzuten du eta horretarako dituen mekanismo errepresibo guztiak martxan jartzen ditu.
Gure herriko lagunak expetxeratzeko arriskuan daude, bai, baina ezin dugu ahaztu  kapitalismoak mekanismo errepresibo horiek martxan jarri ahal izateko herriko zenbait alderdi polítikoen laguntza duela; injuztizia monumental honen aurrean alderdi politikoek zer egiten dute? Zergatik ez dute era tinko eta espelukulatu gabe gure alaba-semeen  eskubideak defendatzen?
Kapitalismoak ederki badaki  proiektu suntsitzaile guzti horiek aurrera eraman ezin izango dituela ez balitu dituen herriko kolaboradoreak. Oreretako AHTren aurkako taldearen izenean gure mendiak,ibaiak,errekak,basoak eta noski gizakia jarraituko dugu defendatzen.
Maitane Linazasoro, Aitor Franko, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Antza Amalurra maite eta dedendatzen dugun indarrarekin maite eta zuen eskubideak jarraituko ditugu defendatzen. Maite zaituztegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario