ORERETAKO
EHE-KO ATEAK ZABALIK DITUZUE
Gure herriko
sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela jakina dugu jada. 2011an izan ziren
epaituak, gazte erakunde independentista bateko kideak izateagatik, hain zuzen,
epaileak sei urte inguruko kartzela-zigorra ezarri dielarik. Honen oihartzuna
etengabekoa dela ukaezina den arren, oraindik norbaiten belarri edota begietara
iritsi ez bada, guk ere gure bultzadatxoa emango diogu zabalpen horri, noski.
Oreretako
Euskal Herrian Euskaraz eragiletik, eta ELEAK mugimenduak martxan jarritako
proiektuarekin bat eginda, guk ere gure etxeko ateak guztiz zabalik dauzkagu
zuontzat, zuek seiontzat. Ideia eta proiektu politikoez gain, eskubide guztiak
pertsona eta proiektu guztientzat izan behar direla uste dugun neurrian, zuokin
bat egitea ezinbestekoa dela deritzogu, euskarak ere bere eskubideak
lortzearren borrokan bai daramatza urteak, eta ez baita elkartasuna baina gauza
indarrak batu eta etsaiaren aurka egiteko.
EHE elkartea
sortu zenetik argi izan dugu gure helburua burujabetza dela, Euskal Herri
euskalduna eraikitzea. Hizkuntza eskubideak borrokatuz, ez dugula euskararik
gabe Euskal Herri bat irudikatuko, ez irudikatu eta are gutxiago onartu. Eta
horretarako, euskaldunok osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat hartzea
ezinbestekoa dugu.
Beraz, gurea
den herri honetan normalizazio egoera batean aurkitzen ez garen bitartean, eta
guztionak diren eskubide horiek errespetatzen ez diren bitartean, ezin izango
dugu gure helburua guztiz bete.
EHE-ko atea
ere, ZABALIK DUZUE!
ORERETAKO
EHE
No hay comentarios:
Publicar un comentario