Epaiketa politikoen ondorioz Oreretako 5 gazteek espetxeratzeko arrisku larrian jarraitzen dute. Azken hilabeteetan jasotako elkartasunak ez du etenik izan eta Urtarrilean zehar ostiralero aurrera eramaten ari den Elkartasun Gunea dugu horren adibide.
Bertan bost gazte hauen lagun, senide eta ezagunok gure babes eta berotasuna adierazi diegu mila eratako ekimenak burutuz. Oraingo honetan herriko eragile sozial ezberdinek aurkeztutako ekimenek osatu dute arratsaldea.
Bertan olerkiez, bertsoez, ipuinez eta beste ainbat eratako ekimenez gozatzeko aukera izan dugu, gure etxeko ateak zabalik dituztela gogorarazteko beste behin ere.

Baina hau ez da hemen bukatzen, datorren ostiralen ere bertan elkartuko gara geure babesik handiena elarazteko asmoz; oraingo honetan auziperatuek hartuko dute arratsaldeari forma emateko lana.
Zabal diezaizkiegun geure etxeko ateak eta batu gaitezen Urtarrilaren 18an Xenpelar plazan 18:00tatik 20:00tara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario