Oreretako bi gazteen egoera salatzeko manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak otsailaren 12an arratsaldeko 20:00etan Herriko plazatik. Dakizuenez, bi gazteek 10 egunetan beren burua aurkezteko agindua jaso dute. Egoera honen aurrean, salaketa eta mobilizazioa ezinbestekotzat jotzen ditu Eleak mugimenduak.
martes, 5 de febrero de 2013
domingo, 3 de febrero de 2013
Martxa jendetsua Martutenen hiru gazteen espetxeratzea eta bi gazteen egoera salatzeko
Atzo, otsailak 2, Oarsoaldeko gazteek martxa jendetsua burutu zuten Martutenera. Bertan ordubete egon ziren barruan aurkitzen diren Arkaitz Anza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbio gazteei haien elkartasuna adieraziz. Hona hemen antolatzaileek egindako adierazpenak eta prentsan ateratako loturak.
viernes, 1 de febrero de 2013
Gazteek beren burua aurkezteko 10 eguneko epea dutela jakitean egindako kontzentrazioa
Dakizuen bezala, Oreretako bi gazteek jaso dute beren burua 10 egunetan epaitegian aurkezteko gutuna; otsailaren 13an hain zuzen ere.
miércoles, 30 de enero de 2013
Oraindik ere Oreretako 2 gazte espetxeratzeko zain!
Joan den larunbatean, manifestazioaren ondoren atxilotu zituzten Xabier, Maitane eta Arkaitz, herri baten babesa eta ekartasuna jasotzen zuten bitartean. Baina 3 hauek ez dira atxilotzeko zain zeuden gazte bakarrak, eta oraindik ere 2 gazte daude espetxean noiz sartuko zain.
Gaur irtsi zaie Aitor Franko eta Jon Aitor Alberdiri epaitegitik gutuna, Otsailaren 13a dutelarik azken eguna epaitegian aurkezteko.
Hau dela eta Oarsoaldean eskubide zibil eta politikoen aldeko borrokan jarraitzeko eta oraindik libre dauden 2 gazte hauei elkartasuna adierazteko hurrengo mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu, gaurtik hasita 8etan Herriko plazan egingo den asanblada informatibotiboan.
Beraz gogoratu, GAUR 8ETAN HERRIKO PLAZAN ASANBLADA INFORMATIBOA!
Gazte bat gehiago ez!
Euskal gazteria Libre eta Legala!

domingo, 27 de enero de 2013
OTSAILAREN 2an OARSOALDEKO GAZTEOK MARTUTENERA!
lunes, 21 de enero de 2013
Manifestazio aurreko kontzentrazioak
| Iruñeako kontzentra |
Beste alde batetik, Oiartzon jolasgaraian kontzentra txiki bat
antolatu zuten ikasle abertzaleek. Bertan, ezkutatuak zeuden hiru presoen gutuna irakurri
eta ostiralean zegoen elkartasun gunearen berri eta larunbateko
manifestazioaren berri eman zen.
domingo, 20 de enero de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)